Ureztatze automatikoa
Hezetasun sentsore batekin lurraren hezetasun maila neurtu eta lehorregia dagoenean urazpiko bonbaren bidez ura botako dugu.
-
1
Loreontzi bat lurrez bete.
-
2
Tantaka ureztatzeko hodia muntatu. Tutua moztu tantak botatzeko puntak jarri nahi dituzun tokian.
-
3
Hodia bonbara lotu. Gure kasuan hodia bonba baino estuagoa denez masa batekin tapatu dugu.
-
4
Hezetasun sentsorea arduinora konektatu eta lur azpian sartu. Sentsoreak bi kable erabiliz lotzen diren bi zati ditu, kableen ordenak berdin dio.
Beste aldean 4 konexio ditu:
-
AO: Seinalearen irteera analogikoa. Proiektu honetan ez dugu erabiliko.
-
DO: Seinalearen irteera digitala -> Arduinoaren 7 pinean konektatuko dugu. Bihurkin bat erabiliz doitu daiteke seinalearen sentsibilitate muga.
-
GND: Lurra. -> Arduinoaren GND pin batean konektatuko dugu.
-
VCC: Elikadura -> Arduinoren 3V3 pinean konektatuko dugu.
-
-
5
Errelearen bidez bateria eta ur azpiko motorra konektatu.
Bateriaren kable bat ur ponpara konektatuko dugu.
Erreleak bi aldeetan ditu konexioak. Batean:
-
S: Arduinoaren 8 pinean konektatuko dugu.
-
+: Arduinoaren 5V pinean konektatuko dugu.
-
-: Arduinoaren GND pinean konektatuko dugu.
Bestean:
-
NO (Normal Open) -> Ur ponparen kable batera konektatuko dugu.
-
Erdikoa (Common) -> Bateriaren beste kablera konektatuko dugu.
-
NC (Normal Closed) -> Ez dugu erabiliko.
-
-
6
Snap4Arduino erabiliz programa hau osatu eta Arduinoan exekutatu
- Snap4Arduino
- Arduino plaka
- Ur azpiko bonba bat
- Bateria bat 1,5 V-ko 8 pilarekin
- Arduinoarentzat 9V-ko bateria bat
- Errele bat
- Hezetasun sentsorea
- Loreontzi bat
- Lurra
- Tantaka ureztatzeko hodia
- Kableak