Serbomotorra martxan jarri

Iametza
2019-02-21
26
EGINGARRI
50074
BISTARATZE

Ariketa honetan osagai berri bat erabiliko dugu: serbomotorra.

Serbomotorra

Erabiliko dugun serbomotorra SG90 deitzen da. 180 gradu biratzeko aukera ematen du, hau da, bira erdia. 3 konexio ditu:

Laranja: Seinalea. Biratu beharreko angelua kontrolatzeko erabiltzen da.

Gorria: Elikadura. Motorrak lan egiteko behar duen elektrizitatea. 5Vko konexiora konektatu behar da.

Marroia: Lurra. GND konexiora konektatu behar da.

  • 1

    Serboari plastikozko “besoak” jarriko dizkiogu. Besoek erdian zulotxo bat dute, serboaren gurpila bertan txertatuko dugu.

  • 2

    Ar-ar kableak erabiliz serbomotorra Arduino plakara konektatuko dugu:

    • Serbomotorraren konexio laranja -> Arduinoaren 9 pinera.
    • Serbomotorraren konexio gorria -> Arduinoaren 5V pinera.
    • Serbomotorraren konexio marroia -> Arduinoaren GND pinera.
  • 3

    Snap4Arduino-n serbomotorrak kontrolatzeko aukera ematen duen bloke berri bat erabiliko dugu:

    Aukera hauek ematen ditu:

    “angelua (0-180)” jartzen duen aukera hautatuko dugu. Banderan klikatzean serboa jartzen dugun angelura mugituko da. Egin proba batzuk nola funtzionatzen duen ikusteko.

  • 4

    Serboaren besoetako batean hari bat lotu, hariaren beste muturra paper zati bati itsatsi zeloarekin. Ikasle batek eutsitako arkatz baten gainetik pasako dugu haria. Serboarekin paper zatia jaso eta jaitsiko dugu, oilategiko atea balitz bezala.

  • 5

    Snap4Arduino-n lehen sortu dugun programatxoan aldaketa batzuk egingo ditugu, atea itxi eta irekitzeko.

  • Arduino plaka bat
  • SG90 servo motor bat
  • 3 kable ar-ar
  • Hari bat
2019-02-21
Teknologia