Pizza osasungarria (kuiatxoarekin egindako masa).

Amaia Castorenea
2019-03-04
9
EGINGARRI
12614
BISTARATZE
Mundu osoan, lagun arteko momentu goxoak sinbolizatzen dituen jaki bakar bat hautatu behar balitz, PIZZA-k lehen lekua irabaziko luke... Munduan kontsumitua den lehen jakia da eta 2017-tik geroz, Napoliko pizza UNESCO-k humanitatearen ondare mundial imaterialean sar arazi du. Esan behar da pizzak jateko aitzakiak ez direla falta: lagun arteko aperitifa, ahamenez jandako afari, futbol matxa... askotan partekatze eta laguntasun sinbolo bat. Hala eta guztiz ere, elikaduran adituek, pizza gaurko gizarte aberatsen gaizki-elikatze orokortuaren sinboloetarik bat bezala izendatzen dute (edukitzen duen gantz eta gluzido kantitate haundiagatik)... Nahiz eta pentsatzen dutan DENETARIK jan dezakegula nahiz eta gure elikadura zaindu (garrantzitsua irensten dugunaren kantitatea delako), aholkatuko nuke ahalik eta gehienetan pizzak norberak prestatzea osagaiak hobeto hautatzeko eta bakoitzaren kantitatea neurtzeko. Honek, kalitatezko mozkinen lehenestea ahalbidetzen du (biologikoak, kontserbatzailerik gabekoak, barazki freskoak...) bai eta ere pizza elikadura aldetik interesgarria eta orekatua den plater bat bihurtzea. Gluzidoen kantitatea guttitzeko masa fin baten egitea komeni da, guarnizioa osatzeko barazkiak lehenetsi eta gasnaren kantitatea neurtu... Errezeta honetan, pizzaren masa arintzea proposatzen dut kuiatxo rallatua osagaietan integratuz. Horrez gain, elikadura aldetik interesgarriagoa bihurtzen dut gari irina txitxirio irinarekin ordezkatuz (proteina begetalak hornitzen ditu). Horrela, lagun arteko afariak elikadura orekatu eta sano batean integratu daitezke!
  • 1
    Pizza masarentzat:
    Labea 200°C-tan berotzen jarri.
  • 2
    Kuiatxoak birrindu errebota edo arraspa batekin.
    Kuiatxo birrinduak trapu garbi batean ipini eta trapua tinkatu kuiatxoen ura atera arazi arte (gutti gora behera baso bat ur atera arazi kuiatxoetatik). Kuiatxoak untzi batean ipini. Txitxirio irina gehitu, gatza, arraultza, lino haziak, biper beltza eta kurkuma.
  • 3
    Osagai guztiak elkarrekin nahsi masa nahiko itsaskor bat eskuratu arte.
    Masa hau labean doan plaka borobil edo lauki luze batean finki zabaldu eta labean sartu 15mn. Atera masa labetik lehorra denean eta bazterrak doi-doia doratzen hasi direnean.
  • 4
    Barazkiak garbitu eta lamina edo kuboetan moztu.
    Tipula zuritu eta laminetan moztu, baratxuria zuritu, hozia kendu eta txiki-txiki moztu. Baratxuria eta tipula zartain batean bota oliba olio pixka batekin eta gorrastatu su ertainean. Barazkiak moztu eta zartainean gehitu. Zenbait minutu su biziaren gainean erre.
  • 5
    Gehitu biper beltza eta espeziak.
    Soja saltsarekin busti, zukuak urtarazteko eta oraindik 2/3 mn suaren gainean utzi.
  • 6
    Pizza masa tomate saltsarekin estali.
    Barazkiak tomate saltsaren gainean jarri, feta edo beste gazta bat gehitu (nahi baduzue).
  • 7
    Labean sartu 10 minutu 180°C-tan.
    Pizza labetik atera; errukula eta olio pixka bat gehitu gainetik.
  • 2 kuiatxo ertain
  • 100gr txitxirio irin
  • Aurraultza bat
  • Koillarakada haundi bat lino hazi (hautuzkoa)
  • Koillarakada ttiki bat gatz
  • Koillarakada ttiki bat kurkuma
  • Koillarakada ttiki bat biper beltz
  • Tomate saltsa
  • Tipul bat
  • Nahi dituzuen barazkiak: pastanarreak, kuiatxoak, peretxikoak, alberjinia ...
  • Hautuzkoa: feta gazta (beste gazta bat), errukula...
  • Oliba olioa
  • Soja saltsa
  • Gatza, biper beltza
  • Espeziak; kurkuma, curry, ras-el-hanout (hautzukoa)