Pianoa

Iametza
2019-07-22
26
EGINGARRI
50079
BISTARATZE

Tutorial honetan piano bat egingo dugu Makey Makey-a erabiliz, oktaba bakarra edukiko du.

  • 1

    Paper zuria jarriko diogu kartoiari gainetik kola zuriarekin itsatsita bertan teklak pintatu ahal izateko.

  • 2

    Pianoaren marrazkia kartoi gainean marraztu. Errotulagailu beltza eta erregela erabiliz piano baten teklak marraztuko ditugu. Horretarako, egiazko piano baten irudia edukitzea ongi egon daiteke.

  • 3

    Tekla guztiak marraztuta daudenean, tekla zurien erdian zulo bat eginen dugu bertatik kablea pasatu ahal izateko.

  • 4
    Kablea zulotik pasatu eta grapagailuarekin eutsi.
  • 5

    Grapa jarri zaion aldean kola zuria erabiliz zilarrezko paper lauki bat itsatsi.

  • 6

    Pianoaren tekla zurietako kableen beste aldeko muturrak Makey Makey-aren  atzeko aldeko WASDFG konexioetan sartuko ditugu.

  • 7

    Orain tekla beltzekin jarriko gara. Tekla beltzak aluminiozko zintaren bidez eginen ditugu.

  • 8

    Tekla beltzek kaxaren barrualderaino iritsi behar dute. Neurtu ondoren aluminiozko zinta dagokion neurrian moztuko dugu.

  • 9

    Aluminio zinta hiru zatitan mozteko markatuko dugu.

  • 10

    Aluminio zinta egindako marketatik moztu guraizeekin.

  • 11

    Aluminio zinta zatien atzeko aldeko papera askatu eta dagokien tokian itsatsiko ditugu. Kaxaren azpiko alderaino pasa behar da zinta (ikusi hurrengo pausoa).

  • 12

    Tira bakoitza Makey Makey-ko pintza batekin lotu behar da. Horretarako kartoizko zati batekin helduleku moduko bat egingo dugu.

    Pintzaren beste aldea Makey Makey-en tekla batera joango da. Kasu honetan, gurutzera, klik-era eta hutsunera konektatuko ditugu.

  • 13

    Bukatzeko, lurrarekin kontaktua egiteko eskumuturreko bat egin dugu zilarrezko paperarekin. Ondoren, Makey Makey-ko lurraren konexiotik eta eskumuturrekoa pintza kable baten bidez lotuko dugu.

  • 14

    Pianoa probatzeko garaia heldu da! Ireki https://egingarriak.eus/pianoa/ webgunea nabigatzaile batean eta probatu!

  • 15

    ERRONKA

    Ireki Scratch nabigatzaile batean: https://scratch.mit.edu/projects/editor/ Gai izango al zinateke pianoaren tekla desberdinak sakatzean dagozkion soinuak erreproduzitzeko?

    OHARRA: Scratch-en pianoaren soinuak badaude. Joan Soinuak fitxara eta sakatu "Aukeratu soinu bat", bertan aurkituko dituzu. Nahi izanez gero Scratch-eko beste edozein soinu ere erabil dezakezue edo zuek grabatutako soinuak.

    Scratch-ek ekartzen dituen pianoaren soinuek musika notazio anglosaxoia erabiltzen dute, hauek dira baliokidetasunak:

    A -> LA

    B -> SI

    C -> DO

    D -> RE

    E -> MI

    F -> FA

    G -> SOL

  • Makey Makey bat
  • Ordenagailu bat
  • USB kable bat
  • Kartoizko kaxa bat
  • Kola zuria
  • Kableak
  • Paper zuria
  • Aluminiozko zinta
  • Zilarrezko paperaren erdiko tutua
  • Guraizeak
  • Grapagailua