Makey Makey-ra sarrera

Iametza
2019-07-23
26
EGINGARRI
51529
BISTARATZE

Makey Makey plakak eguneroko bizitzako gauzekin musika instrumentuak, jolasak eta bestelako asmakizun interaktiboak sortzeko aukera ematen du. Irudimena da muga bakarra!

 

 

Zer da Makey Makey?

Makey Makey kaxa bat irekitzean osagai hauek aurkituko dituzue:

  • Makey Makey plaka bat

  • USB kable bat

  • 7 krokodilo kable

  • 6 kable

 

Nola funtzionatzen du?

 

Makey Makey plakak aurreko aldean krokodilo kableentzako 12 konexio ditu:

  • SPACE (zuriune) konexio bat: teklatuko zuriune botoiaren parekoa da.

  • CLICK konexio bat: saguarekin klik egitearen parekoa da.

  • 4 gezi konexio: teklatuko gezi botoien parekoak dira.

  • 6 EARTH (lurra) konexio.

Zerrendako lehen 6 konexioek korronte elektriko txiki txiki bat ematen dute eta lurra konexioek zirkuitua ixten dute.

 

Zirkuito elektrikoak

Zirkuitu elektriko batean elektrizitate iturri bat eta zirkuitua ixten duen lurra konexio bat egoten dira material eroale batez lotuta, orokorrean kable baten bidez. Zirkuitua itxita badago elektrizitatea igarotzen da bertatik, adibidez, bonbila bat piztuz. Zirkuitua irekita badago berriz ez da elektrizitaterik igarotzen.

Aurreko ariketako 4. pausoan esku batekin lurrera konektatutako krokodilo kablearen punta eta bestearekin platanoa ukitzean zirkuito elektrikoa ixten dugu. Elektrizitatea SPACE konexiotik irteten da, krokodilo kablean zehar platanora iristen da. Platanotik gure eskura pasatzen da eta gure gorputzean zehar igaro ondoren beste eskutik lurrera konektatutako kablean zehar Makey Makey-ra iristen da zirkuitua itxiz. Korrontea oso txikia denez ez dugu ezer nabaritzen, baina kontuan izan orokorrean elektrizitatea duten kableak ukitu behar.

 

Material eroaleak, erdi-eroaleak eta isolatzaileak

  • Material eroaleak: Karga elektrikoa puntu batetik bestera oztopo handirik gabe garraiatzen dute. Adibidez: Kobrea. Kable elektrikoen barnean erabiltzen da elektrizitatea garraiatzeko.

  • Material erdi-eroaleak: Karga elektrikoa puntu batetik bestera oztopo batzuekin garraiatzen dute. Adibidez: Silizioa. Mugikor, ordenagailu eta beste tresna elektronikoen txipak sortzeko erabiltzen da.

  • Material isolatzaileak: Karga elektrikoaren bidea oztopatu eta mozten dute. Adibidez: Plastikoa. Kable elektrikoen barneko kobrearen inguruan plastikozko geruza isolatzaile bat egoten da.

Makey Makey-arekin zirkuituak osatzeko nahikoa da materiala pixka bat eroalea izatearekin. Zirkuituak egiteko erabil ditzakezun materialen adibideak:

  • Metalezko objektuak, zilarrezko papera...

  • Fruta eta barazki gehienak

  • Landareak (oso lehorrak ez direnak)

  • Plastilina

  • Arkatzaren grafitoa. Arkatzarekin paper batean egindako zirkuituak ere erabil ditzakezu.

  • Pertsonak ere eroaleak gara. Konektatu pertsona bat lurra konexiora eta beste pertsona bat tekla baten konexiora. Elkar ukitzean zirkuitua itxiko da.

Makey Makey-ren webgunean hainbat proiekturen adibideak ikus ditzakezu: https://labz.makeymakey.com/remixes

 

Goazen aplikatuz ikastera!