LEDa piztu eta itzali botoi bat erabiliz

Iametza
2019-02-12
26
EGINGARRI
50086
BISTARATZE

Ariketa honetan osagai elektriko berri bat erabiliko dugu: lau hankako botoia.

Botoia

Lau hankako botoian alde bereko hankak beren artean konektatuta daude, baina botoia sakatu gabe dagoenean bi aldeak konektatu gabe daude. Botoia sakatzean bi aldeak konektatzen dira.

Irudia ikusita errazago ulertuko duzue:  

 


Botoia sakatzean bi aldeak konektatzen dira eta elektrizitatea alde batetik bestera igaro daiteke.

 

  • 1

    Aurreko ariketetan ikasi dugun bezala erresistentzia batez eta LED batez osatutako zirkuitu bat osatuko dugu, 13 eta GND pinak erabiliz.

  • 2

    Botoia prototipo plakaren erdian jarriko dugu, alde berdineko hankak prototipo plakaren alde berean jarriz

  • 3

    Ar-ar kable bat erabiliz 5V pina eta botoia lotuko ditugu. Botoiaren hanka dagoen errenkadako edozein zulotan konektatu dezakegu.

  • 4

    10 KiloOhm-eko erresistentzia bat konektatuko dugu botoiaren beste hanka dagoen errenkadako edozein zulotan. 5Vko kableak eta erresistentziak botoiaren alde berean egon behar dute.

    Erresistentziaren beste hanka beste zulo batean sartuko dugu.

     

  • 5

    Erresistentziaren bigarren hanka dagoen errenkadako edozein zulotan ar-ar kable bat konektatuko dugu. Kablearen beste muturra lurra (GND) pinean konektatuko dugu.

  • 6

    Beste ar-ar kable batekin erresistentzia konektatuta dagoen errenkadako berdineko baina beste aldeko edozein zulo eta 10 pina konektatuko ditugu.

  • 7

    Snap4Arduinon programa hau osatu behar dugu.

    “irakurketa digitala” blokea berria da. Pin baten egoera irakurtzen du, hau da, pin horretan korronte elektrikorik dagoen ala ez.

    Hau da programak egiten duena hitzez azalduta:

    Bandera klikatzean beti begizta bat hasten da.

    Begizta horretan programak behin eta berriz begiratzen du 10 pinaren egoera. Botoia pin horretara konektatuta dago. Korronte elektrikoa badago, hau da, botoia sakatuta badago, LEDa konektatuta dagoen 13 pinera elektrizitatea bidaltzeko agintzen du, LEDa piztuz, bestela 13 pineko korrontea mozten du, LEDa itzaliz.

     

     

     

     

  • Arduino plaka bat
  • 2 hankako LED bat
  • 4 kable ar-ar
  • Prototipo plaka bat
  • 220 Ohm-eko erresistentzia bat
  • Snap4Arduino
  • 4 hankako botoi bat
  • 10 KiloOhm-eko erresistentzia bat
2019-02-12
Teknologia Apika-steam