Gitarra

Iametza
2019-07-17
26
EGINGARRI
52040
BISTARATZE

Tutorial honetan Guitar Hero bideo-jokoko estiloko gitarra bat egingo dugu Makey Makey-arekin. Giderrean traste bakoitzeko tekla bat edukiko du. Guztira, 6 nota desberdin jo ahalko ditugu eta horretarako 6 tekla jarri behar dira eta zazpigarren bat zirkuitua ixteko. Orain pausuz pausu azalduko dugu.

  • 1

    Gitarra baten gorputzaren forma duen argazki bat inprimatu eta kartoiaren gainean itsatsi.

  • 2

    Gitarraren gorputza moztu.

  • 3

    Giderra 6 traste sartzeko luzerarekin utzi eta errotulagailu beltza eta erregela hartuta banaketa egin. Adibidez, 3 zentimetroko 6 tarte utzi. Denera 18 zentimetroko giderra utzita.

  • 4

    Traste bakoitza kolore batekin pintatu. Gure kasuan, urdina, laranja, berdea, horia, morea eta gorria erabili ditugu.

  • 5

    Gorputza pintatu edo egur koloreko paper bat gainetik itsatsi. Errealistagoa gelditzeko, internetetik eredu bat hartu eta hori kopiatzen saiatu gaitezke.

  • 6

    Gitarraren kolpekaria inprimatu, moztu eta itsatsi.

  • 7

    Zirkuitua egiten hasiko gara orain. Giderrean kolore bakoitzaren erdian zulo bat egin behar da.

  • 8

    Zulo bakoitzaren barrenetik kablea sartu eta grapa batekin lotu.

  • 9

    Zilarrezko paperarekin laukitxoak egin koloretako eremu bakoitzaren erdian kokatzeko. Kola zuriarekin itsatsi behar dira.

  • 10

    Zilar paperaren tutua erditik banatu eta mastilaren atzeko aldean itsatsi, kableak babesteko.

  • 11

    Giderrean egin den bezala gorputzean ere beste kable bat sartu behar da, grapa bidez lotu.

  • 12

    Gorputzean jarri dugun kablearen gainean zilarrezko papera itsatsi. Hau, makey makey-eko lurrera joango dena izango da.

  • 13

    Gorputzean ere, atzeko aldetik, zilarrezko paperaren tutuarekin kableak babestu.

  • 14

    Kableak makey makey-arekin lotu. Giderretik datozenak, Makey Makey-aren atzeko aldeko W, A, S, D, F, G zuloetan sartu. Gitarraren gorputzetik datorrena lurrera konektatu (EARTH).

      GORRIA MOREA HORIA BERDEA LARANJA URDINA
    MAKEY MAKEY G S F D W A
    NOTA LA SOL FA MI RE DO

     

  • 15

    Gitarra probatzeko garaia heldu da! Ireki https://egingarriak.eus/gitarra/ webgunea nabigatzaile batean eta probatu!

  • 16

    ERRONKA

    Ireki Scratch nabigatzaile batean: https://scratch.mit.edu/projects/editor/ Gai izango al zinateke gitarraren tekla desberdinak sakatzean dagozkion soinuak erreproduzitzeko?

    OHARRA: Scratch-en gitarraren soinuak badaude. Joan Soinuak fitxara eta sakatu "Aukeratu soinu bat", bertan aurkituko dituzu. Nahi izanez gero Scratch-eko beste edozein soinu ere erabil dezakezue edo zuek grabatutako soinuak.

    Scratch-ek ekartzen dituen gitarren soinuek musika notazio anglosaxoia erabiltzen dute, hauek dira baliokidetasunak:

    A -> LA

    B -> SI

    C -> DO

    D -> RE

    E -> MI

    F -> FA

    G -> SOL

  • Makey Makey bat
  • Ordenagailu bat
  • Kartoizko kaxa bat
  • Kola zuria
  • Kableak
  • Koloretako errotulagailuak
  • Zilarrezko papera
  • Zilarrezko paperaren erdiko tutua
  • Guraizeak
  • Zeloa
  • Erregela bat
  • Grapagailua