 
  Ebakuntza jolasa
 
          Tutorial honetan “Ebakuntza” mahai-jolas ezaguna egingo dugu Makey Makey-a erabiliz.
 
     
        - 
          1Gutxi gorabehera A4 orri baten antzerako tamaina duen kaxa bat erabiliko dugu baina beste tamaina batekoa ere izan daiteke. 
- 
          2Nahi dugun irudia inprimatu eta kaxaren gainean itsatsiko dugu kola zuria erabiliz. Guk Minion bat erabiliko dugu baina gustuko duzuen beste edozein irudi erabili dezakezue. 
- 
          3Kuter bat erabiliz, kontuz kontuz, zulo bat moztu irudiaren gainean. 
- 
          4Zuloaren barruan jarriko dugun kaxa sortu behar dugu hurrena. Horretarako zuloaren neurriak kontutan hartuz 5 kartoi zati moztuko ditugu. 
- 
          5Kartoizko zatiak zinta isolatzailearekin itsatsiko ditugu kaxa bat osatuz. 
- 
          6Aurreko pausoan sortutako kaxa zilarrezko paperez bilduko dugu barrutik eta kanpotik. 
- 
          7Bi zotzak zilarrezko paperez bilduko ditugu. 
- 
          8Kaxa zuloan finkatu aurretik proba bat egingo dugu. Horretarako aurretik 2 gauza egin behar ditugu: Pultsera bat zilarrezko paperarekin bilduko dugu irudian ikusten den bezala eta krokodilo kable bat erabiliz Makey Makey plakaren lurra konexio batera konektatuko dugu. Beste krokodilo kable baten mutur bat zuloan jarriko dugun kaxaren zilarrezko paperean konektatuko dugu eta bestea Makey Makey plakaren SPACE konexioan (ikusi 10. pausoko irudia konexioak nola egin jakiteko). Dena ondo egin badugu, eskumuturreko jarrita dugula zilarrezko paperarekin bildutako zotzekin kaxaren zilarrezko papera ukitzean Makey Makey-aren argia piztuko da. Nahi baduzue bongoen webgunea ere erabil dezakezue funtzionatzen duen ikusteko. 
- 
          9Kaxa zuloan finkatuko dugu zinta isolatzailea erabiliz. 
- 
          10Kaxaren albo batean zulo bat egingo dugu Makey Makey-a USB bidez ordenagailura konektatzeko kablea eta eskumuturrekora konektatuko dugun krokodilo kablea pasatzeko. Ondoren, behin betiko konexioak egingo ditugu: zuloko kaxaren zilarrezko papera SPACE konexiora eta eskumuturrekoa lurrera. 
- 
          11Zilarrezko paperarekin bildutako zotzak zuloko kaxako zilarrezko papera ukitzean soinu bat erreproduzitzea nahi dugu. Horretarako Scratch erabiliko dugu: https://scratch.mit.edu/projects/editor/ 
 
 Soinuak fitxan audio berri bat gehituko dugu, adibidez, Minionek ateratzen duten soinu bat.
- 
          12Ondoren programatxo hau osatuko dugu Scratch-en. 
- 
          13Jolastu ;) 
 
        - Makey Makey bat
- Ordenagailu bat
- USB kable bat
- Kartoizko kaxa bat
- Kola zuria
- Zilarrezko papera
- Guraizeak
- Kuterra
- Zinta isolatzailea
- 2 zotz
 
           
        












