Ahuakatearekin egindako txokolatezko krema
Amaia Castorenea
2019-04-22
9
EGINGARRI
12616
BISTARATZE
Nahiz eta ahuakatea lipidoz aberatsa izan, esan ohi dugu “gantz onak” dituela eta elikagai “osasungarria” dela.
Honi buruz gehiago esplikatzen dizuet hemen atikulua...
Arraroa iduritzen ahal zaizue ahuakate bat azkenburuko (postre / deserta) bati integratzea, baina jakin behar da berez ahaukatea Ertamerikatik datorren FRUITU bat dela.
Bere izena « abuacatl » nahuatl hitzetik dator eta (pentsona sensibleak kontuz!!!) “barabil” esan nahi du ! Aztekek, organo horren forma zuela kontsideratzen zelako (iduritzen zaizue zuei??).
Mexikoko goi lautadetatik datoren fruitu hau Europarren plateretan agertu da 1950 hamarkadan baizik. Garai horretan, luxuzko produktu bat bezala kontsideratua zen. Gaur egun, bere kontsumoa demokratizatu da.
Osasunarentzat dituen onurak ez ditu gehiago frogatu behar (ikusi artikulua). Erretzen ez den postre bati integratuz geroz, gantz onak, bitaminak, mineralak eta et beharrezkoak diren antioxidatzaileak eskeintzen ditugu gure gorputzari.
Ahuakatearen gustua oso diskretua da (pertsona batzuek ez dute ere ez sumatzen) eta fruitu honek testura krematsu eta leun bat emaiten dio txokolatezko kremari.
-
1Txokolatea zati txiki-txikitan birrindu.Esnea berotu.Txokolate txikituaren gainean isuri 3 alditan eta ongi nahasi. Utzi epeltzen 2 minutu. Nahasi espatula batekin
-
2Ahuakatea bitan moztuMamia hustu, sukaldeko errobotean irabiatu. Ahuakateari txokolatea eta agave ziropea edo azukrea gehitu.
-
3Krema hori baso batzuetan isuri eta hozkailuan sartu bedren ordu bat.Zerbitzatzeko orduan, hur xigortu batzu txikitu eta geinetik erraustu.
- Ahuakate haundi ondu bat
- 60ml esne (esne begetala edo behi esnea aukeran)
- 150g txokolate beltz (%60 kakao guttienez)
- Koillarakada haundi bat agave ziropea, rapadura azukre edo koko azukre
- 60g hur xigortu
Beganoa
Azukre gehiturik gabe
Glutenik gabekoa